Aurreko edizioak izan zuen arrakasta dela eta, aurten ere indartsu dator SEXMETRAIA film laburren lehiaketa!
Zer da SEXMETRAIA?
Arrrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZUAK antolatzen duen nazioarteko film laburren lehiaketa.
Zein da lehiaketaren HELBURUA?Lehiaketako parte hartzaileen laburmetraien bitartez, sexualitatea bizitzeko ditugun modu ezberdinak kaleratu eta goraipatu nahi ditugu. Hots, ekimen honen bitartez, gizon edo emakume sentitu eta bizitzeko ditugun modu EZBERDINAK pantailaratu nahi ditugu.
Film laburren gaia? Sexualitatea. Gai bakarraren barruan mila aukera.