Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak SEXMETRAIA
2008 laburmetraien lehiaketa antolatu du, oinarri
hauek kontuan hartuta:
Parte-hartzea:
Edozein nazionalitateko errealizadoreek parte hartu dezakete, banaka edo taldean, betiere 2003ko urtarrilaren 1aren ondoren produzitutako lanekin.
Errealizadore bakoitzak gehienez 2 lan aurkeztu ditzake.
Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke.
Lanak aurkezteko epea 2008ko irailaren 30ean amaituko da.
Gaia:
Film laburren lehiaketa honetan SEXUALITATEA izango da gaia. Gizon eta emakume bizitzeko errealitate ezberdinak gizarteratu eta goraipatu nahi ditu Sexologia Zerbitzuak SEXMETRAIAren bitartez. Gizabanako bakoitzak, gizon edo emakume izan, sentitu, bizi eta adierazteko modu propioak ditu. Lehiaketa honek errealitate askotarikoak islatu nahi ditu.
Baldintza Teknikoak:
Lan bakoitza egin behar da lana bera bakarrik edukiko duen zinta batean eta babesteko estutxe batean bidaliko da, izenburua, errealizadorearen izena, iraupena eta produkzio urtea idatzita.
lanak, produkzioko jatorrizko formatua hala izan edo ez, honako formatuetan proiektatuko dira: ZINEMA: 35mm eta 16 mm- BIDEOA: Betacam, VHS eta DVD.
Lehiaketa amaitu ondoren, izena emateko “Aurkeztutako obra” laukian ipinitako helbidera itzuliko dira. Helbidea zuzena izango ez balitz, antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, itzultzerakoan galdu edo atzeratuz gero.
Jasotako lanen kopia bana Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailaren esku geratuko da. Parte-hartzaileek kontrakoa adierazi ezean, sexologia zerbitzuak bere helburuetarako erabili ahal izango ditu lan horiek osorik edo zatiren bat. Lan originalak posta ziurtatuaz itzuliko dira. Itzultzeko gastuak antolatzaileen kontura.
Antolatzaileek lehiaketa garatzeko modu egokienean erabiliko dute bidalitako materiala.
ATAL BERRIA: SEXMUGI
SEXMUGI atalerako oinarriak:
Atal honetan, gai eta helburu berbera izanik, telefono mugikorrarekin grabatutako bideo laburrak eskatzen ditugu. Parte hartu ahal izateko, kontuan izan behar duzu:
18 urte edo gehiago izan beharko dute parte hartzaileek.
Lan bakoitzak 60 segundo baino gutxiago iraun behar du eta 10 MB baino gutxiago pisatu. Hau oso garrantzitsua da zure lana onartu eta zerbitzarian zintzilikatu ahal izateko.
Mobilez grabatutako lana editatu dezakezu, zuzenean mugikorrean edo behin ordenagailuan deskargatuta, edozein edizio-programa erabiliz.
Zure lana ikusi ahal izateko eta modu egokian zintzilikatu ahal izateko zein formatutan gordetzen duzun kontuan hartu behar duzu. Formatu hauek onartuko ditugu: .mov, .mpeg, .avi, .3gp, .mp4, .asf, sofware librekoak; Theora, Dirac.
Errespetuzko film laburrak izan behar dira; abusuak, gorrotoa, arrazakeria, sexismoa, mehatxuak edo beste edozein oinarrizko eskubideren kontrako edukirik ez da inolaz ere onartuko.
Lanak hartzea:
Izena eman daiteke irailaren 30era arte, postaz edo Internetez, eta hona zuzendu:
Izena emateko orria, erantsitako ereduaren araberakoa
Errealizadorearen NAren fotokopia
Kopia VHS edo DVDn
Epaimahaia eta saria:
Antolatzaileek izendatutako Epaimahaia osatuko dute zinema kritikan eta sexologia zientzietako adituek, eta epaia apelaezina izango da. Sariak banatzeko ekitaldian emango da sarien berri.
Epaileen izen-abizenak anonimatoan gordeko dira.
Honako hauek izango dira sariak: SEXMETRAIAko IRABAZLEA: 1.500 €
SEXOLOGIA EUSKARAZ saria: 600 € SEXMUGI SARIA: 300 €
Film labur bakoitzak sari bakarra jaso dezake.
Antolatzaileek Sexmetraia onenaren Saria erabakiko dute. Saria hutsik geratu daiteke, antolatzaileek hala iritziz gero.
Sariak lan irabazleen errealizadoreei edo zuzendariei emango zaizkie.
Sarien zenbatekoak PFEZi atxikita egongo dira,indarrean dagoen legeriaren arabera.
Lan onenaren irabazleek Arrasateko "Sexologia Zerbitzuko SEXMETRAIAko saria" lortu izanaren aipamena sartu beharko dute obran, eta baita Arrasateko Udalaren logotipoa ere.
Onartzea:
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du arau hauek onartzen direla. Horietan jasotzen ez den guztian, antolatzaileek egokiena erabakiko dute.
Arau hauek Arrasateko udaletxeko Iragarki taulan egongo dira ikusgai 15 egun naturalean.
Izena emateko orria:
Izena emateko orria bete ondoren, bidali behar da Arrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZURA.
Izena eman daiteke irailaren 30era arte, postaz edo posta elektronikoaren bidez.