Antolatzaileek izendatutako Epaimahaia ikusentzunezkoetan
eta zinema kritikan izen handia duten profesionalek
osatuko dute, eta epaia apelaezina izango da.
Lehiaketari amaiera emango dion sariak banatzeko
ekitaldian emango dira jakitera.
Epaimahaia zine munduko eta sexologiako adituek
osaturik dago; izen abizenak anonimatoan gordeko
dira.
Antolatzaileek Sexmetraia onenaren Saria erabakiko
dute. Saria hutsik geratu ahal izango da, Antolatzaileek
egoki badute.
Sariak Lan irabazleen errealizadore edo zuzendariei
emango zaizkie.
Sarien zenbatekoak PFEZi atxikituta egongo dira,indarrean
dagoen legediaren arabera.
Zinemako zein bideoko lan onenaren irabazleek
Arrasateko "Sexologia Zerbitzuko SEXMETRAIAko
saria" lortu izanaren aipamena sartu beharko
dute obran, eta baita Arrasateko udalaren logotipoa
ere.