Atal honetan, iturri ezberdinetatik ateratako eta sexualitatearekin zerikusia daukaten artikuluak aurkeztuko ditugu. Honez gain, zerbitzuak lantzen dituen gaien sakonketa egingo dugu bertan.

ZEIN DA ZURE EROTIKA?
Kaixo lagun!
Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak "ZEIN DA ZURE EROTIKA?" kanpaina jarri du martxan. Kanpaina honek norberak emakume edo gizon izateko dituen modu guztiak goraipatu nahi ditu.

Euskal Herriko gizartean eredu zorrotzen menpe bizitzen ohituak gaude. Eredu hauek sarri ez digute garena izaten usten, ezta bakoitzren sexualitatea nahi dugun erara bizi eta azaltzen.

Badirudi gero eta informazio gehiago izan arren, betiko harriekin tril egiten dugula. Zergatik errepikatzen dira desiratu gabeko haurdunaldiak? Zergatik jarraitzen dugu kutsatzen HIESArekin?

Sexualitatea bizitzeko era ASKO ditugu. Halere, telebista, aldizkari… guztiek eredu bakar bat bultzatu eta goraipatzen dute, beste moduak gutxietsiz. Honek aukera bakarrerantz zuzentzen gaitu, horri begira itsutuz. Zuk, zure sexualitate eta erotika duzu eta bakarra da!

Sexua, sexualitatea, erotiaka… guztiak poltsa berean sartzen ditugu sarri. Baina zer da sexua? Zer da sexualitatea? Eta zer da erotika?

Zer da SEXUA?
Sexu kontzeptuaz mintzatzean, emakume edo gizon izateaz mintzo gara. Sexuen arteko ezberdintasun fisiko, psikologiko eta sozialetaz hain zuzen. Emakume eta gizon egitea bizitza osoko prozesu bat da; jaio aurretik hasi eta hil arte irauten duena. Maila ezberdinetan ematen da sexuazio prozesu hau; lehenengo kromosometan, gero barne genitaletan, ondren kanpo henitaletan, hormonetan, neuronetan, hezkuntzan, nerabezaroan…. Garapen ezberdin hauei esker pertsona sexuatuz joango da; hots, emakume edo gizonezko bilakatuz. Haur bat jaiotzean, sexuatua jaiotzen da: Bere genitalez gain, neuronak ere sexuatuak ditu. Alua izateaz gain, hormonei esker sistema nerbiosoan ere garatu baitzaio.

Zer da SEXUALITATEA?
Jada badakigu, sexualitatea ez dela "daukagun edo "egiten dugun" zerbait. Sexualitatea sexuatuak izatearen prozesua bizi eta sentitzen dugunari deritzaio: gizon edo emakume izate prozesua bizi eta sentitzeko moduari. Emakume edo gizon izatearen bizipenak pertsonak bestekoak direnez eta pertsona bakoitzaren bizipenak beti berdinak ez direnez, sexualitatearen ordez SEXUALITATEAK daudela esan daiteke. Sexualitateen barnean, homosexual edo heterosexual gisa bizitzeko erak sartzem dira.

Gizon emakume bakarrak eta errepika ezinak gara. Garrantzitsuena , norberarentzako sexualitate egoki bat izatea eta garenaren modukoak onartuz, pozik bizitzea da.

Zer da EROTIKA?
Erotika aurrez esandako guztia adierazteko modua litzateke; nolakoa den eta nola bizi duen. Hau desira, keinu, jokera eta fantasien bitartez egin daiteke.

Hau jakinda, ZEIN DA ZURE EROTIKA?

Zure sexualitate eta erotika bakarra da!


Plazeraren Arauen Bila
Txuspo poyok eta mabi revueltak sexuaren eta erotismoaren inguruko gogoeta paratu dute, beste hamalau artistarekin batera, new yorkeko sexuaren museoan
ALBERTO BARANDIARAN - IRUÑEA
>Gehiago...

Xabinaitor super-heroia plazan da
Euskal Herriko topiko batzuk astindu ditu ironiaz Patxi Gallegok, marrazkien eta testuen bidez, 'Pololoak. Poxpoliñen lurriña' liburuan
JUAN LUIS ZABALa - DONOSTIA
>Gehiago...

EHGAM gay elkartekoei elkarrizketa
Titulua: Ehgam: «Ez Dugu Paternalismorik Nahi»
Aurretitulua: Ekainaren 28an, «Gay Harrotasunaren Eguna»
Egilea: J.L. Data: 1983-07-03
Aldizkariaren zenbakia: 980 Zein orrialdetan: 17
>Gehiago...

Gaia: Paula Oteiza psikologoari elkarrizketa
Titulua: Paula Oteiza: "Norberaren Gorputza Errefusatzea, Hori Da Arazo Bat''
Aurretitulua: Emakumezkoen Portaera Sexuala
Egilea: Data: 1987-03-08
Aldizkariaren zenbakia: 1141 Zein orrialdetan: 38
>Gehiago...

Gaia: Arantzazu Larrearekin elkarrizketan.
Titulua: "Sexu arazo bat duenak ez du ori onartu nahi"
Aurretitulua: Irugo Ama osasunaren egoitzako Arantza Larrearekin mintzo
Egilea: UREDERRA Data: 1985-12-22
Aldizkariaren zenbakia: 1083 Zein orrialdetan: 20
>Gehiago...
 

"Sexualitatea eta kontrazepzioa gizartearentabu
nagusiak dira oraindik"
Urteko 800 abortu Baionako erietxean | Plangintza zentroko arduradunek jakinarazi zutenez, 800 abortu egiten dituzte urtero, eta emakume gehienak 24 eta 35 urte artekoak dira...
>Gehiago...

Gizarte eragileek euren barruko matxismoaz
gogoeta egingo dute...
Gizontasuna zertan datzan ikusi eta matxismoaren sustraiak aztertuko dituzte Bilbon, datorren larunbatean, Gite-Ipes elkarteak antolatu duen jardunaldian. Zer da gizon izatea? (sexismorik gabeko mundurantz) lelopean, gizonen ardurak azpimarratu eta, bide batez, emakumeekiko lankidetza sustatzea bultzatu nahi dute antolatzaileek. Ibon Arrizabalagak Berriari argitu dionez, gizonen eta emakumeen arteko "lehiak, susmo txarrak eta uste ustelak" uxatu nahi dituzte.
>Gehiago...

e-posta Udaletxeko web gunea Linkak Hasierara Berriak Non eta noiz gaude? Kontsultak Gozamenez gozatu