Sexologia zerbitzua • Servicio de sexologia 2009/06/18

Arrasateko Udaleko
SEXOLOGIA ZERBITZUA

Kaixo lagun!

Ongi etorri Arrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZU ko web orrira.

Zerbitzu hau adin guztietako pertsonei zuzendurik dago, gure zerbitzua sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko gune bat da. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskainiko dizu/e.

Harremanetan jartzeko…

Bulegora etor zaitezke, bakarrik edo zure lagunekin edo telefonoz deitu dezakezu/e. Bestela, martxan jarri dugun web orri honen bitartez “kontsultak” ataletik gurekin harremanetan jar zaitezke/te. Gustora jasoko dugu zuk/zuek esanak! Mila esker.

Non gaude

> Garibai etxean, Biteri 3
> Gazte Bulego gainean
> 943252066
> sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net

2

Bulegoa:

Noiz

Arreta eskaintzeko bulegoko ORDUTEGIA:

> Astelehena: 11:00 > 13:00
> Asteartea: 16:00 >19:00*
> Osteguna: 16:00 >19:00*
* Udaran arratsaldeko ordutegiak 17:00>20 :00