Desira plazer euskal poesia erotikoaren antologia 2010/07/22

desira-plazer2

Desirak eta plazerrak (I)

Euskal poesia erotikoaren antologia bat -geroago Desira plazer (Txalaparta, 2009) liburua izango zena- paratzeko lanean parte hartzea eskatu zidatenean, adostu behar genuen lehendabizikoa poemak sartzeko irizpidea izan zen. Honela, poema bat liburuan sartzeko, gaia erotikoa izan behar zuela erabaki genuen, ezplizitu zein inplizitoa erotismoa den bezalaxe. Neuri emakumeen poesia arakatzea eta proposatzea eskatu zitzaidan eta horretan jardun nuen.

Desirak eta plazerrak (II)

Hamarkada hauetan emakumeek dakarten sexu hartu-emona ez da genitala, oso fisikoa baizik. GORPUTZ OSOAren erotika dugu, gorputza askotan azpimarratzen da (60 aldiz baino gehiagotan agertzen da hitza)  Gorputz- atal guztiek dute protagonismoa: eskuek edo hatzek, larruak edo azalak, sabelak, ezpainek, besoek, belarriek, baita adatsak eta ileek ere…  bereziki erogenoak diren atalak erakusten eta aipatzen dira: sexua, bularrak edo titiak, alua, klitoria… izendatzeko euren lan sortzaileak liluratu gaitu askotan: bularrek eta diti-buruek jaso duten arreta handiaren ondorioz hiztegi berria eraiki dute: Bular-mahatsak, bular-sagarrak, bularmuturrak, bularpeko kobak, bular-geziak… Miren Agur Meaberen trebeziak masusta-aho berba dakarkigu, adibide baterako…